Ikasturte berriarekin batera Arrosa Irrati Sareko zenbait irratik aldaketa nabarmenak egin dituzte beraien egunerokotasunean. Horien artean da esaterako Naiz Irratia, «hitz egiteko entzun egiten duen nazio mailako euskarazko irratia». Denboraldi ugari igaro dira Ataun Irratiaren uhinetan etxe honetako zenbait eduki bezala, albistegi zerbitzuak ere entzuten ditugunetik Arrosa Irrati Sareari esker. 2024-2025 ikasturte honetatik aurrera aldiz, aldaketa bat eman nahi izan dute ordutegian, eta Ataun Irratiarekin bat egiten dutenek ere gozatu ahal izango dute.
Astelehenetik ostiralera goizeko 6etatik aurrera Sara Iriarte kazetariak eguneko lerroburu nagusiak zeintzuk diren kontatuko digu. Beste gauza askoren artean Euskal Herriko egunkari ezberdinen azalak errepasatu, Naiz eta Gararen editorialari errepaso bat eman eta goizeko 8etatik aurrera, Peli Lekuona kazetariak hartuko du gidaritza. Inguruan eta munduko txoko ezberdinetan gertatzen diren zenbait berri kontatuko dizkigute goizeko 10ak bitarte.
Ataun Irratiak irailaren 30ean ekingo dio 2024-2025 denboraldiko programazioari, eta ordutik aurrera izango duzue entzungai Informazioaren Hariaren lehen edizioa etxe honen uhinetan.