Larunbat honetan ospatuko da 2024ko Ataungo Jubilatuen Eguna Aia auzoan. Eguerdiko 12:00etan ekingo diote egitarauari meza santuarekin, eta ondoren, mokadutxoa egingo da Haitzarri elkartean bertsolari eta trikitilariekin 12:30ean. Bazkaria 13:30ean egingo da, ondorengoa izango da menua:
- Sarrerakoak: Txanpiñoiak, txaka pintxoa eta patea.
- Lehenengo platera: Gula eta ganben entsalada epela.
- Bigarren platera: Bakailaoa pil-pil erara eta zezen buztana.
- Postrea: Etxean egindako euskal pastela eta kafea.
Bazkaldu ondoren omenaldia egingo zaie 1944an jaiotakoei. Bertaratu nahi dutenek autobusa izango dute 11:30ean San Martin auzoko Altzanipe etxearen ondotik, 18:30ean Aia auzotik itzultzeko aukera izango da. Erroipen dagoen interpretazio zentroa ikusteko aukera ere egongo da.