Denboraldi berriarekin batera zenbait berrikuntza izango dira ‘Bide Ertzean’ saioan ere, besteak beste ordubeteko saioak izatetik bi ordukoak izatera igaroko da. Herriaren inguruko berriak, elkarrizketak, gonbidatuak, tertulia saltseroak eta askoz gehiago entzuteko aukera izango dugu larunbatero 11:00etatik aurrera, igandean, errepikapena eskainiko da ordu berean.
urriak 16, asteazkena
Hauek dira denboraldi berriko ‘Bide Ertzean’ saioaren berrikuntzak
Irratia
Ataun Irratia, 2013. urtean sortu zen ATI Komunikazio Elkartearen proiektu nagusietako bat da. Eguneko 24 orduetan zehar euskarazko zenbait eduki eskaintzen ditu Ataungo herriari zen Euskal Herri osoari begira, irratiaren uhinen, zein ataunirratia.eus atariaren bitartez.
ATI Komunikazio Elkartea © 2024