Urtero legez biztanleria datuak eman ditu ezagutzera Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTAT), horien artean Ataungoak. 2024ko urtarrilaren 1ean 1.727 biztanle zenbatu ziren Ataunen, joan zen urtean baino 20 pertsona gehiago. Horietatik 1.239 pertsona San Martin auzoan zenbatu ziren, 404 San Gregorion eta 84 Aian. Biztanleen portzentaje handienak 20 eta 64 urte artean dituela eman dute jakitera, zehazki %53,4ak. 0 eta 19 urte artekoak %25,9 dira eta %20,7 65 urtetik gorakoak.
azaroak 21, osteguna
Eustaten datuen arabera 1.727 biztanle zenbatu dira Ataunen
Irratia
Ataun Irratia, 2013. urtean sortu zen ATI Komunikazio Elkartearen proiektu nagusietako bat da. Eguneko 24 orduetan zehar euskarazko zenbait eduki eskaintzen ditu Ataungo herriari zen Euskal Herri osoari begira, irratiaren uhinen, zein ataunirratia.eus atariaren bitartez.
ATI Komunikazio Elkartea © 2024