Urtero legez, abenduaren 24 honetan, menditik Ataungo kaleetara jaitsiko dira Olentzero eta Mari Domingi beraien astoarekin batera. Aia auzoko plazan egingo zaie aurten ongi etorria, 18:30ean, eta beraiekin hitz egin nahi duen pertsona orok izango du gerturatzeko aukera. Urte luzeetako ohitura gisara, haurrek beraien gutunak eskura eman ahalko dizkiete Olentzero eta Mari Domingiri, bai eta txupeteak edo bestelako objektu pertsonalak ere.
Olentzero komisioak eta Agauntza Guraso Elkarteak jakitera emandako informazioaren arabera, Aia auzoko soziedadea ere zabalik egongo da.