Aloña Erauskin (Berrobi, 1999) bihotzeko arazo larri batekin jaio zen eta medikuen 24 orduko bizi itxaropena zioten. Mende laurden bat darama bere egunerokotasunean zenbait bizipeni aurre egiten, 25 urte bai ditu gaur egun. Bere bizitzaren istorioa zabaltzearen nahia sentitu zuenetik sare sozialetan ikus dezakegu, ‘Aloeder’ podcastean entzun edo ‘Bizi bihotzak eztanda egin arte!’ liburua irakurri. Larunbat honetan Ataun Irratiaren ‘Bide Ertzean’ saiora gonbidatu nahi izan dugu jasaten duen gaitzaren eta bere inguruan gehiago jakiteko.
urtarrilak 20, astelehena
Aloña Erauskineri 24 orduko bizi itxaropena eman zioten medikuek, baina gaur egun 25 urte ditu
Irratia
Ataun Irratia, 2013. urtean sortu zen ATI Komunikazio Elkartearen proiektu nagusietako bat da. Eguneko 24 orduetan zehar euskarazko zenbait eduki eskaintzen ditu Ataungo herriari zen Euskal Herri osoari begira, irratiaren uhinen, zein ataunirratia.eus atariaren bitartez.
ATI Komunikazio Elkartea © 2025