Gogotsu ginen guztiak, bere zain geunden eta gehiago itxaron ezin genuenez gurera etorri zaigu Ane Murua kolaboratzaile aditua. Inoiz baino gogotsuago gaude ere egunero-egunero Euskal Herritarren artean bolo-bolo dabilen ‘Baserria’ realityaren lehen atala ikusi ahal izateko. Ikus-entzunezko edukien erreginak, honen inguruko xehetasun gehiago ekarri nahi izan dizkigu igandeko ‘Nahikoa da’ saiora.
Gorka Santestebanen atzoko tartean lehiakeak ezagutu ondoren, Muruak saioaren oinarri nagusia azaldu digu. Ez dugu inolako aitzakiarik izango igande honetan telebistaren aurrean egon ahal ez izateko!