Inoiz ez dugu esango hobeto; gabon gozo-gozoak igaro ondoren, urte berriari jarri behar dizkiogun propositoak nola izendatu eta prestatu behar ditugun adiera nahi izan digu Maitane Ormazabal kolaboratzaileak. Gure ‘Coach’ eta ‘Osasun Integraleko Terapeutak’ beti uzten digu buruari buelta pare bat eman ahal izateko gaia eta oraingoan ere ez du inolako hutsik egin.
Urte zaharrari agur esan eta berria hasi behar dugunean, askok izan ohi dugu gure buruari zenbait proposito jartzearena eta Ormazabalek bide zunetik jo ahal izateko xehetasunak zehaztu nahi izan dizkigu.