‘Osasun Zentroa 24-7 plataforma’ gertuagotik ezagutzeko aukera izan dugu gaur Nahikoa Da saioan, Gorka Santesteban kolaboratzailearekin batera. Taldeko Aitziberrek, sorkuntzaren zergatia azaldu nahi izan digu eta aurrerantzean dituzten asmoak eta aurreikuspenak ere zehaztu dizkigu. Zumarragako Osasun Zentroa, beti izan da urgentzietarako erreferente handia, martxoan covid-19aren pandemia iritsi eta zerbitzua bertan behean geratu zen arte.
Udan asko izan ziren bertara idatzi zutenak, zerbitzu hau berriro martxan jartzeko eskatuz, eta irailean berrio zabalduko zenaren erantzuna jaso zuten, egoera ikusita. Aurreikuspen horietara iritsi ondoren ordea, bermatu zuten zerbitzua berriro martxan jarriko zela esanda, ez zen lehen bezala izatera iritsi. Larunbatetan, igandetan eta jai egunetan goizeko 9etatik iluntzeko 9ak arte bakarrik eskaintzen baitzuten zerbitzua. Gainerako egunetan, edo orduetan Beasaingo zentrora joan beharko zela adierazi zuten.
Hau ikusita, pentsionisten taldeak lehenengo eta sindikatuak ondoren, zenbait ekitaldi antolatu zituzten; manifestazioak, kontzentrazioak. Azaroan deia bat egin zitzaion herri guztiari, plataforma bat osatzeko asmoarekin. Jende ugari batu zen batzar horretara eta hortik aurrera, ‘Osasun Zentroa 24/7 Centro de Salud’ Plataforma osatu zen.
Abenduan zenbait mobilizazio burutu ziren, bi kontzentrazio eta manifestazio bat; biak ala biak oso erantzun onarekin. Aurrerantzean “gogor borrokan” jarraituko dutela zehaztu dute plataformatik, helburuak lortu arte. Urtarrilaren 20an asteazkenean, mobilizazio bat deitu dute Osasun Zentroaren aurrean. Eta hilaren 30ean, larunbatean, beste manifestazio bat egingo dute.