2021eko Tolosako Iñauteriak bertan behera geratu badira ere, May Gorostiagak urte osoan bizi dituela esan digu. Txiki-txikia zenetik bere egunerokotasuna antzerkian oinarritu nahi izan du tolosarrak eta aurpegian beti irribarre bat erakutsiz ikustea bezalakorik ez dago. Larunbat honetan ‘Nahikoa da’ saiora batu zaigu ‘Ahoz Aho’ jaialdiaren inguruko xehetasun gehiago eskaini ahal izateko eta horrela gerturatzeko aitzakia paregabea dugula ere esan digu.
Zenbait herri eta txokotan topatzeko aukera izango dugu aurten ere, gurean ere, Ataunen ez dute inolako hutsik egingo. Joan zen urtean jaialdiak bertan behera geratu behar izan zuen covid-19aren pandemia zela eta, baina oraingoan osasun neurri guztiak beteaz arituko direla zehaztu digu, kultura segurua dela erakutsi ahal izateko.