Konturatzerako pasatzen da denbora eta urtebete igaro dela esan beharrean gaude Ane Murua kolaboratzailea ‘Nahikoa da’ saioaren uhinetara batu zela. Urteurrenaren aitzakian gaurkoari berezitasun bat eman nahi izan dio idiazabaldarrak eta musikalen inguruan aritu zaigu. Askotan aipatu izaten ditugu ‘Grease’ edota ‘Mamma Mia!’ bealako musikalak baina beste batzuk ezagutu nahi izan ditugu gaurko honetan Muruarekin batera.
Interaktibotasuna eman nahi izan dio oraingo honetan ere eta musikalen kantuak entzuten ere izan gara hauek modu errazagoan identifikatu ahal izateko. Honelako edukietan aditurik baldin badugu, hori Ane Murua izan ohi da eta beste larunbat batez ere ez digu inolako hutsik egin nahi izan. Hurrengorako ere seguru asko gaude zerbait interesgarria ekarriko digula eta asteburuetako goizei “kontuak eta komeriak” gehitzen arituko dela.