Aste honetan ere hilabeteko azkenekoz guregana gerturatu da Joxe Begiristain ataundar literaturazalea, hilabeteroko bere proposamena gauzatzera. Gustura askoaritu gara beste behin kontu-kontari, eta ez dugu inolako zalantzarik gure entzuleek ere badutela hitz egiten aritu garen liburu eta idazlearen berri. Karmele Jaio izan da asteko protagonista, idazlea izateaz gain, kazetaria ere baden gasteiztarraren lan bati erreparatu baitiogu oraingoan.
2019.urtean argitaratu zuen euskaraz Elkar argitaletxeari esker “Aitaren Etxea” lana eta 2020an gaztelaniara itzuli zuen ” La casa del padre” izenpean topa genezakeen lan paregabea. Euskadi Literatura Saria irabazi zuen joan zen urtean balorazio ezin-hobeak jaso dituen liburuari esker eta Begiristainek, Karmele Jaioren edozein lan irakurtzeko proposamena aurreratu nahi izan digu Ataungo Otso Irakurleak taldean egin zuen bezala.