2022/08/13
Ataun Irratia2022/02/11

Duela hilabete batzuk Bilbon izan ginen, baina baita otsaileko bigarren aste honetan ere. Arrosa Irrati Sareko irrati ezberdinak ezagutzen jarraitzen dugunez, Bilbo Hiria Irratia ezagutarazi digu oraingoan Ane Zabala bertako koordinatzaile eta baita esatariak ere. 25 urte beteko dituzte maiatzean, eta hastapenei erreparatu dabiegu ere, aurrera begirako asmoak ezagutu nahi izan ditugu.  

Ataun Irratia2022/01/22

Twitch plataforma gertuagotik ezagutzeko aukera izan dugu larunbat goiz honetan ‘Nahikoa da’ saioan, Gorka Santesteban kolaboratzaileari esker. Iruñe Astiz (Arkkuso) eta Ionliz (Ion Lizarazu) izan ditugu gurekin, eta plataforma haue gehiago ezagutarazteaz gain, beraien eskaintzen dutenaren inguruko xehetasun gehiago zehaztu nahi izan dizkigute.

Ataun Irratia2022/01/15

Larunbat honetan, Mattin Intxausti izan dugu gurekin, Goierri Kontseilu Sozialistako kidea hain zuzen ere. Gipuzkoako Foru Aldundiak A636 errepidean, Beasain eta Bergara artean martxan jarri nahi duen bidesariaren aurka daudela adierazi nahi izan digu ‘A636 peajerik ez’ plataforman. Zumarraga zein Urretxuko udalen jarrera ere, salatu nahi izan du Intxaustik, bere esanetan, «basakeria bat iruditzen zaigu […]

Ataun Irratia2022/01/14

Arrosa Irrati Sareko irratiak ezagutzen jarraitzen dugu ‘Ostiraltxo’n hilabeteko bigarren ostiraletan. Oraingo honetan, irrati nazional bat gertuagotik ezagutzeko plazerra izan dugu, Naiz Irratia hain zuzen ere. Astelehenetik-ostiralera ‘Musikharia’ saioa aurkezten duen Iker Gurrutxagak eman dizkigu xehetasun gehiago.


ATI Komunikazio Taldea

ATI Komunikazio Taldea, ikus-entzunezko komunikazioaren alorrean oinarritzen da bere zerbitzuak eskaintzerako garaian. Gauzak horrela, idaitziz, audioz, bideoz eta irudiz eskaintzen ditu zenbait produktu Ataungo herritik, Euskal Herri nahiz mundu zabalera. Ataun Irratia du guztiaren oinarri, eta honen bitartez musika, entretenimendua eta askoz ere gehiago eskaintzen du eguneko 24 orduetan zehar.


EMAIL

WHATSAPP



I R A G A R K I A
AD_Gureaz_gozatuz_Ioar_1080x1080
GDPR Cookie Consent with Real Cookie Banner