2022/09/25
Ataun Irratia2021/11/21

Hitz egiteko ugari utzi digu azken hilabetean ETB 1-eko ‘Baserria’ euskal reality-ak, eta Ataun Irratian ere mahai gainean jarri ditugu bertako kontu guztiak gure debate partikularra zabaldu ahal izateko. Denetarik hitz egiteko aukera izan dugu beste behin ere, baita taldeko gorriko lehiakide izan den Maider Ginea ordiziarrarekin kontu-kontari aritzeko ere.

Ataun Irratia2021/09/10

Denboraldi berriari ekin diogu gaurko honetan, baita atal berri eder bati ere ‘Ostiraltxo’ saioan. Ataun Irratiko lagunok ere, Arrosa Irrati Sareko familiako kide gara eta 20 urte betetzearekin batera, familia guzti hau osatzen duten irratiak gertuagotik bisitatu nahi ditugu. Zarautz aldetik hasi dugu ibilbidea, Arraio Irratiko Ganix izan delarik gurekin.

Ataun Irratia2021/06/18

Pedro Sanchez Espainiako gobernuko presidenteak musukoaren erabilera aire-librean ez dela derrigorrezkoa iragarri daur bertan hilaren 26tik aurrera eta Urkulluk LABI teknikoa deitu zuen ostiral honetarako ere. Lehendakariak prentsaurrekoa eskaini du 18:00etan hasita eta Ioar Aizpurua lankideak honen inguruko jarraipena egin nahi izan digu datozen egunetan indarrean egongo diren neurriak zeintzuk diren gogorarazi ahal izateko.


ATI Komunikazio Taldea

ATI Komunikazio Taldea, ikus-entzunezko komunikazioaren alorrean oinarritzen da bere zerbitzuak eskaintzerako garaian. Gauzak horrela, idaitziz, audioz, bideoz eta irudiz eskaintzen ditu zenbait produktu Ataungo herritik, Euskal Herri nahiz mundu zabalera. Ataun Irratia du guztiaren oinarri, eta honen bitartez musika, entretenimendua eta askoz ere gehiago eskaintzen du eguneko 24 orduetan zehar.


EMAIL

WHATSAPP



PUBLIZITATEA
AD_Gureaz_gozatuz_Gorka_1080x1080
GDPR Cookie Consent with Real Cookie Banner