Kategoria: Ostiraltxo zatiak

Ataun Irratia2022/05/13

Oier Markotegi (ODIK) abeslari legazpiarra izan dugu ostiral honetan ‘Gure Musikariak’ tartean, eta orain arteko ibilbidearen errepaso bat egin nahi izan dugu, baita musikaren munduan nolatan murgildu zen ezagutu ere. Aurrera begira dituen asmoen inguruan ere hitz egin digu, lan berriak bai ditu esku artean, baita kontzertuak eskaintzeko asmoak ere.

Ataun Irratia2022/04/29

Urteko laugarren hilabeteak ere agur esango ditu laster-batean, eta gurera etorri zaigu ohi modura Jon Eskisabel (Badok ataria) kolaboratzailea, kantugintzaren inguruko errepaso labur bat egin ahal izateko. Lau kantu soilik aukeratu behar izaten dituenez, ez da erraza izaten ez bada ere hautatze hori berehalako batean egitea, baina ondo baino hobeto egin digulakoan gaude oraingoan ere.

Ataun Irratia2022/04/08

Bergara aldera jo dugu hilabete honetako ‘Gure transistorea’ atala burutu ahal izateko, Arrosa Irrati Sareko irrati ezberdinak ezagutzen jarraitzen dugulako ikasturte berriaren hasieratik. Andoni Larrañaga bertako kidea izan dugu telefonoz bestalde beraien ibilbidearen hasieratik, gaur egun arteko errepasoa egin ahal izateko. 1984.urtean ibilbidea hasi zutenez, kontatzeko ugari izan du gonbidatuak.


ATI Komunikazio Taldea

ATI Komunikazio Taldea, ikus-entzunezko komunikazioaren alorrean oinarritzen da bere zerbitzuak eskaintzerako garaian. Gauzak horrela, idaitziz, audioz, bideoz eta irudiz eskaintzen ditu zenbait produktu Ataungo herritik, Euskal Herri nahiz mundu zabalera. Ataun Irratia du guztiaren oinarri, eta honen bitartez musika, entretenimendua eta askoz ere gehiago eskaintzen du eguneko 24 orduetan zehar.


EMAIL

WHATSAPP



I R A G A R K I A
AD_Gureaz_gozatuz_Ioar_1080x1080