Martxoaren 9rako auzolanerako deia egin du Ataungo Udalak, herrigunea bezala mendia ere txukun mantendu ahal izateko. Hiru hilabetez behin egingo dira auzolan deialdiak eta hautazko bi lan mota egongo dira bakoitzean.
Herriko gune ezberdinetako lanak egongo dira alde batetik: Zaborra jaso, loreontziak apaindu eta txukundu, hiri-altzariak garbi eta mantendu, edo erreka garbitu besteak beste. Bestetik, mendiko lanak ere egongo dira: Hondakindegiak garbi, atsedenguneak txukundu, mendi bideak garbitu, iturriak berreskuratu, txabolak berritu, zuhaitzak landatu, edota leizeak garbitu besteak beste.
Auzolanean parte hartu ahal izateko, nahitaezkoa izango da aurrez izenda ematea Udalak argitaratutako inprimaki baten bitartez. Herritar orok izango du parte hartzeko aukera, baita hau eta gaztetxoek ere eta astelehen iluntzea baino lehen eman beharko da izena.