Nahibezala » Bideoak
Nahibezala » Bideoak » Info ATI
Albistegiak
Kultur ekitaldiak, jaiak, kirol jarduerak, herriko gertaerak, informazioa eta askoz ere gehiago herritarren begiradatik. Ataunen gertatzen ari denaren inguruko xehetasunak eskaintzen dituen euskarazko albistegia, herritik eta herriarentzat.
Komunikazioaren alorrean euskaraz ekoitzitako proiektu ezberdinak biltzen dituen taldea da ATI Komunikazio Taldea, 2016. urtean sortua. Bere proiektu nagusiena Ataun Irratia da, urteko 365 egunetan 24 orduz uhinetan dantzan dabilen euskarazko irratia. Sare-sozialen bidez eta www.ataunirratia.eus atariaren bitartez Ataungo herriarekin zerikusia duten zenbait berri ezagutzera ematea, irratiaren saio guztiak eskuragarri jartzea eta proiektu berrietan murgiltzea ditu egunerokotasuneko beste zeregin batzuk.