ETB 1eko ‘Baerriserria’ telesaila gertu-gertutik jarraitzen dugu Ataun Irratian astebururo eta oraingo honetan zerbait berezia egitera animatu gara. Ioar Aizpurua, Ane Murua eta Gorka Santesteban hirurak batera, realityaren inguruko gertakizunak eta uneko egoera bertatik-bertara kontatzeko elkartu baitira eta ez dute nolanahi egin gainera.
Beraien iritzi pertsonala ezagutzeko aukera paregabea izan dugu eta hori gutxi balitz aurrera begira dituzten aurreikuspenak zeintzuk diren ere kontatu nahi izan dizkigute. Aizpurua, Santesteban zein Murua talde urdinaren aldekoak izanik ere epaile eta Klaudio Landa aurkezleari ere zenbait kontu bideratu nahi izan dizkiote beraien lanketaren inguruan.